Gure pintxorik ezagunenari omenaldia
Kontu hau txotxa, antxoa, oliba eta piparra batekin hasi zen. Helburua, tabernetan eskatutako edaria jateko zerbaitekin eskeintzea zen, mokadu modura. Eta hara! urte askoren bueltan, pintxoak egiteko txotxaren erabilpena zeran bilakatu da: "Goi Mailako Miniatura Sukaldaritza".
Está claro que estábamos en deuda con la gilda y es de ley reconocerlo, por eso surgió Gilda Eguna.
Jatorria
Gilda Donostiako pintxoetan ospetsuena da. Antza denez, “Gilda” izena 40koen hamarkadan erabiltzen hasi zen Errege Katolikoen kaleko Bar Casa Vallés taberna donostiarrean.
Edariarekin batera olibak, bestelako ozpinetakoak eta antxoak ere jaten ziren. Txepetxa goitizenez ezaguna zen auzokide batek txotxean oliba, pipermina eta antxoa sartu zituen ardoa edaten zuen bitartean.
Tabernako bezeroak, Txepetxari jarraiki, gauza bera egiten hasi ziren eta azkenean garai hartan zine-aretoetan ematen zuten pelikula baten izena jarri izoten: Gilda. Rita Hayworth-en pertsonaia garaiko emakumearen eredutik urrun egoteagatik gizartea asaldatu zuen. Pintxoa Gilda izenez bataiatu zuten berdea zelako, gazia eta pikante puntu bat zuelako.
Prestatzeko erraza
Prestatzeko sinpletasunari eta berez ongi mantentzeko dituen ezaugarriei esker, Euskal Herriko tabernatan aurkitu daiteke. Oliba, antxoa eta pipermina, txotx batez elkartuta..
Gilda on baten gakoa zera da: piperminak ez du oso handia izan behar eta ozpin ukitu bat behar du; antxoa, fina eta bizarrik gabe eta oliba, Manzanilla motakoa hezurrik gabe. Mokadu batez jan behar da, zapore eta usain guztiez gozatu ahal izateko .